Ekitaldiak El Corte Inglés Pamplona

Literatura eta Kafea Eva Pezonaga Idazlearekin El Corte Inglés Pamplona(e)an

  • Data: martxoaren 9 e(ta)n
  • Ordutegi: 19:00 e(ta)tik 20:15 e(ta)ra
Literatura eta Kafea Eva Pezonaga Idazlearekin

Aretoan literatura eta kafea estreinatzen dugu, irakurzaleentzako topagunea esperientziak partekatzeko eta lan edo idazle berriak ezagutzeko, eta aldi berean une atsegina partekatu, kafe batekin, giro hurbilean.

Horretarako, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Eva Pezonaga idazlea eta Maria Oset bere editorearekin.

Evak Las costuras del silencio lan zirraragarria argitaratu du, kontrako sasoietan inposizioei aurre egiten dieten emakume ausartei buruz, isiltasunak eta bidegabekeriak lapurtutakoa berreskuratzeko borrokatzen direnak. Istorio indartsu eta hunkigarria, iraganetik orainera bidaiatzen duena, memoria, emozioa eta justizia uztartuta, harrapatu eta aztarna uzten duena. 

Bi emakume. Bi sasoi. Sekretu bat.

Nené jatorri apalekoa da, eta bere herria utzi eta gerra osteko Espainiako etxe handi batera joan behar du zerbitzari. Luze gabe, josteko makinarekin duen trebetasunagatik bereizten da, baina etorkizunerako zituen asmoak zapuztuta geratzen dira betiko markatuta utziko duen gertaera baten ondorioz.

Mara abokatua da Iruñean, berrogei urte geroago. Bere familiak ezarritako planekin hautsi du eta lan ibilbide oparo eta etorkizun handikoa galbidean ipini duela ematen du. Dei misteriotsu baten ondorioz, inork aipatu nahi ez duen iraganari aurre egin behar dio eta beste alde batera begiratzea erabaki zuen gizarte batek isilarazi zituen emakumeen memoria azaleratu.

Horiekin guztiekin nahi baduzu solasaldia partekatu, tokia erreserbatu besterik ez duzu, kafea gure kontu. (Plaza kopuru mugatua) ambitoculturalpamplona@elcorteingles.es.

Mailak: Kultura, Liburuak

Nola heldu

Gaur zabalik 09:30 e(ta)tik 21:30 e(ta)ra Jaiegunen egutegia ikusi

  • Busez: Líneas L1- L3- L4- L8- L9- L10- L12- L15- L16- L17- L18- L22- L23

1 Eraikina

Calle Estella 9, Pamplona, Navarra

948 202 000