Turistarentzako Informazio Gunea
Bestelako zerbitzuak
Turistarentzako Informazio Gunean honako hau aurkituko duzu: interpreteen zerbitzuak, erosketa-gutuna, diru-trukea, BEZa edo KZZO (Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra) itzultzea, hainbat hizkuntzatako zentroen direktorioak, hirien planoak, bidaia-erreserbak, hiriko jatetxeak edo ikuskizunak, erosketak hotelera edo jatorrizko herrialdera bidaltzea eta aholkularitza pertsonalizatua.
Profesional-talde batek harrera esklusiboa egingo dizu, eta zerbitzu-karta zabal bat jarriko dizu eskura, erosketak esperientzia paregabe bihurtzeko.
Gure konpromisoa arreta pertsonalizatuaren, profesionaltasunaren eta prestasunaren balioetan oinarrituta dago. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan zure erosketa-eguna planifikatzeko.